Liluragarria & ezohikoa :
Brindoseko aintziraren legenda
Brindoseko jauregiak beste alde batzuk ere baditu, aintzira beti lehen lerroan. Omen, ilargi bete gau batez, aintzira bazterrean jarririk zegoen emazte xahar misteriotsu baten hitzek igebelar bakoitzetik agerrarazi zituztela lamina andereak bezain ederrak ziren emazteak, burua oihal zuriz koroaturik, eta aintzira guzia hartu zutela.